XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Eta pluralismoa da ezker berriaren beste ezaugarri bat.

Ezker berria pluralista aitortu da, bai ideologian, bai ekintza-moldeetan eta baita interes-joera nahiz interes-taldeetan ere.

Ez du batasunik edo Alderdirik bihurtu nahi izan, mogimendu pluralista izaten jarraitu baino.

Ekintzak, irizpide klasikuen arabera, besterik aholkatzen zuen unerik kritikoenetan ere, Paris-en agertu zanez: amerikarrak multibersidadea deritzatenaren zentzunari tinko eutsi dio.

Langilerismo edo interes-monopolio barik, ideiena bezain sakratu aitortu da interesen pluralismoa.

Hain zuzen horixe dala-ta ere ezin entzun dio ezker berriak profeta bati bakarrik (M.-ri bereziki entzun arren).

Ezker berriaren ideologia ez da filosofilari edo zoziologilariren baten burutik, armaturik eta pronto, sortu, Pallas Atenea Jupiter-en burutik bezala.

Ideologia libre bat danik ere ezin esan leike.

Ezpada, ideologiatik dago libre ( definitu du M.-k).

Beraz, ezker berria collage ezberdinekin osatuta bezala agiri da.

Eta, zer-nolako erreboluzioa nahi ote dute ezker berriok, edo zein helburu ote dute? - galdetuko zuen norbaitek honezkero.

Bai, inork baleki horixe!...

Gizarte berri bat, nahi da.

Baina hau zehazki definitzea ez da posible.

7. Erreboluzioak gizartea kalitatez aldatu nahi izatekotan, planteamolde eskasa iruditzen zaio ezker berriari zapalketa edo errepresioa termino fisikazko-ekonomiazkoetan jartzea.

Kantidadezko erreboluzio soilean gelditu izana leporatzen dio M.-k Marx-i: alegia, lan-tresneriaren jabego herritarrean.

Neokapitalismoaren hegemoniak gizarte osoaren barnean sartu duen zapalketa-moldea azaldu zan beltzen zapalketaren azterketakoan: intelektualki, moralki, sexualki, kulturalki gaude zapalduta.

Gizartearen kalitatezko aldakuntza da, orduan, beharrezkoa.

Gizartearen kritikaok M. ezker berriaren antzokian agertu baino lehenagokoak dira.

Mao ta Rosa Luxemburg, azkenekoa batez ere, irakurtzen ziran hastapenetan.